XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta guztiz ilun argitzea gura ez baneban, zeozer egin beharrean nengoan, eta lehenbailehen gainera.

Barruti txiki haretan luzaroan ohartu barik pasatzea ia ezinezkoa zan.

Zer egin neikean, ostera?

Seguruena, eta ia aukerabide bakarra, zelatari batek libre itzitako atea zeharkatzea iruditu jatan.

Iskanbilak erakarrita aldegina zan ate ondotik.

Eta hau zainduta baegoan, litekena zan Mikel han egotea.

Beraz, patioko iskanbilaz baliaturik, jauzi baten, inor konturatzerako ate ostean nengoan.

Barruko ilunbeak itsututa geratu nintzan.

Isiltasuna handia zan. Baina, sartu eta laster, aiene apal batzuk urratu eben.

Begiak iluntasunera ohitzen hastean gizaseme bat begiztatu neban bazter bateko ohantzean.

-Zer arraio gertatzen da?! -orroa egin eban ohantzekoak, ni ikusita-. Arranopola!